#AgurInfo7 Musika irratsaio berezituen aldeko apostua

Ariketa polita izan da #AgurInfo7 tertuliak egitea, aspaldiko lagunak bildu ditugu berriz ere Info7 irratiaren mikrofono aintzinean. Irrati honetako langile ohi eta kolaboratzaileak gonbidatu ditugu. Eta hasi bezala, amaituko dugu, musika hartuko dugu ardatz. Inaxio Esnaola (Burdinola),  Esther Martinez (Life is just a moment) Ines Garcia eta Maria Ugartetxea (Yellow Submarines) Rafa Cabeza (Bailara Ezkutua), Eneko Alkorta (Reggae Fever) eta Iñaki Arrizabalaga (Revolutionary Grooves) elkartu ditugu. 

Audio_placeholder

#AgurInfo7 Musika irratsaio berezituen aldeko apostua

Loading player...
Inaxio Esnaola, Esther Martinez, Ines Garcia
Inaxio Esnaola, Esther Martinez, Ines Garcia

Burdinola

Info7 irratia bere sorreratik informazioan eta musikan espezializatutako irratia izan da, eta horregatik 13 urte hauetan estilo anitzeko musika saioak egin ditugu. Gaur, azken tertulia berezi honetan koadrila ederra elkaratu dugu, horietan artean dago Iñaki Esnaola, Info7 Irratian beteranoa da. 

Esnaola 2007an hasi zen "Burdinola" egiten eta oraindik ere jarraitzen du, astelehenero, heavy metal estiloari hauspoa ematen. "Burdinola" 2001ean jaio zen Jon Agirrerekin hasieran,  Egia auzoan dagoen Ttan TTakun irratian, ondoren,  aukera sortu zen Info7 irratian emitizeko. «Argi dago, Info7 Irratia etxe ona izan dela musika estilo askori lekua egin diolako». Esnaolak gehitu du, gaur egun, ez dagoela aukera handirik heavy metala euskaraz zabaltzeko, eta Info7 irratiak emandako aukera eskertu du.

#AgurInfo7 tertulietako beste gonbidatuak bezala, berak ere aukeratu ditu hainbat perla. Besteak beste, Info7 Irratian zabaldutako lehen "Burdinola" saioa aditu dugu.  "Su ta Gar" en "Jaiotze Basatia" kantua zen saioaren sintonia.  Baina, denborarekin saioa garatu egin dela dio Esnaolak: "Gaur egun oso bestela grabatzen dut saioa eta gidoiaren lanketa askoz ere zehatzagoa da, nahiz eta entzuleak behar bada ez duen nabaritzen". 

Hemen entzun ditzakezue Burdinola saioak. Aukeratutako perlen artean, hauxe, Su ta Gar taldeari eskainitako saioa. 

Reggae Fever

"Reggae Fever" saioko gidari da Eneko Alkorta. 2013an hasi eta oraindik ere emitizen da Info7 Irratian, asteroko "Reggae txutea" dio saioaren iragarkiak. Info7 Irratian hasi aitzin, saioak bazuen ibilbide bat.  Zangotzako ikastolan bazegoen  emisora  bat eta han egiten ziren "Reggae Fever" eta "Rock'n Rolla" saioak. Info7 Irratitik luzatu zitzaien gonbidapena saioa Euskal Herri osora zabaltzeko, eta baiezkoa eman zuten. «Salto polita izan zen. Zangotza aldean emititzetik Euskal Herri osoan emitizera» esan du Eneko Alkortak. Berak ere  aukeratu du bere perla, saio monografikoa izan zen.

 

Alkortak aukeratu ditu bere perlak ere. Bi saio monografiko. The Specials taldeari eskainitakoa lehena, eta Prince Busterri eskainitakoa bestea. 

is Just a Moment

Esther Martinezek gidatzen zuen "Life is Just a moment"  saioa.  «Oso saio pertsona izan zela uste dut» esan du Martinezek hamabostero egiten zuen saioa gogoratuz. Normalean irratietan aditzen ez ziren kantuak jartzeaz gain,  saio bakoitza bidaia bat zela nabarmendu du. Eta berak ere aukeratu du egindako bidaietatik bat, perla hau: Euskal Herriko jazzari buruz egindako saio monografikoa.

Aukeratutako beste saio bat izan da irrati libreen inguruan egindako monografikoa. Nola iritsi dira musika komertziala aditzen ez dutenek musika edo kantu horretara? Irrati libreetan egindako dibulgazio lanaz hausnartu zuen Martinezek saioan eta irrati libreen garrantzia nabamendu. Info7 Irratiaren 5. urteurrenaren harira egin zuen saio berezi hau.  

"Life is Just a Moment" saio gehiago entzun nahi badituzue,hemen.  

Revolutionarty Grooves

Ibilbide luzea du Info7 Irratian ere Eneko Alkortak, alegia,  Daddy Jeffek. Asteartero emititzen da saioan, 23:00tik aurrera. Musika elektronikoa eta beltza uztartzen dituen saioa da, aitortu du, maiz egin diotela kritika euskal musika gehiago ez jartzeagatik, eta azaldu du estilo horretan euskal musikaren presentzia oso eskasa dela eta asko dagoela egiteko oraindik.

«Jendeari  eskaini diogu zerbait komertziala ez dena» esan du Daddy Jeffek. «Lortzeko zaila den hori» gaineratu du. Gaur egungo saturazioa arazo bat dela dio, gauza gehiegi daudela eta maiz ez dakizula non entzun gustoko duzun hori. Horregatik direla musika bereizitua oinarri duten saioak hain garrantzitsuak, «bidea errazten dute, irratsaioek galbae zentzua daukate».

Hemen entzun ditzakezue Revolutionarty Grooves saioak. 

Bailara Ezkutua

Atzera begira jarriz "Baila Ezkutua" saioa gogoratu dugu ere gaurko tertulian.  Rafa Cabezak egiten zuen saioa zen, Egin Irratian ere aritzen zen Cabeza "Metal Ekaitza" eta "La Cueva" saioak egiten zituen eta aurretik Txantxangorri irrati librean aritzen zen. «Beti ibiltzen ginen mila saltsetan» dio, «beti gustoko izan duten saio mota egiten nuen Info7 Irratian» eta berak ere aukeratu du bere perla. 2007an egindako hauxe.

Hemen entzun ditzakezue "Bailara Ezkutua" saioko ale gehiago

Yellow Submarines 

"Yellow Submarines" saioa Las Marines disko jartzaileek egiten zuten saioa zen. Maria Ugartetxea eta Ines Garciak osatzen zuten bikotea, jada ez dute batera pintxatzen, Inesek jarraitzen du bai, bera da Edima. 

Info7 irratiak luzatu zien gonbidapena eta segituan esan zuten baietz. Oroitzapen ederra badutela diote, 11 kantu aukeratzen zituzten, eta azkena berezia izaten zen: apologia kantua. «Kantu kutreak, baina temazoak direnak» azaldu du Ugartetxeak barrez. Eta hala egiten zuten saio bukaeran. 

Diote oso dibertigarria izan zela Info7 Irratian saioa egitea , «biok elkartzen ginen, 11 kantu aukeratzen geniuen, bakoitzak 5» 11.na apologia kanta izaten zen. Teknika ikastea ere oso polita izan zela diote, ikasi zutela "katxarreatzen". Pintxadetan bikote ziren, eta segituan animatu ziren saioa egitera Info7 irratiko gonbidapena jaso eta gero.  Beraiek ere aukeratu dute beraien perla, Alejo Orbegozori eginzioten elkarrizketa 2016ko maiatzan. GRISES taldekoa da Orbegozo.  

Emakumeak eta Irratia 

Beste arlotan gertatzen den bezala, tamalez, gizon gehiago daude emakume baino irratigintzan,. Hitz egin dugu gaiaz Esther Martinez Ines Garciarekin. Martinezek dio maiz egin dizkioetela lan eskaintzak emakume izateagatik soilik, eta nabaritzen duela, eskaintza horien atzean, badagoela kezka edo ardura bat emakumearen musikazaletasuna agerian uzteko.

Ines Garciak ere baieztatu du hori. Disko jartzailea da bera. Garciak dio horrelako espazioetan emakumearen irudia bultzetzeko beharra dagoela, bai behintzat denboraldi batez. «Gu pintxatzen genuen bi neska ginen, entzuten genuen musika ere ildo normaletik ateratzen zen, eta hori eredugarri izan daiteke: emakumeak horrelako lanak egiten, beldurra galtzen duzu, eta irudi hori aldarrikatu behar da» esan du Inesek.