Arkumeak jaiotzen hasi ahala salmenta kontuak ere aipagai ditugu. Latxa arkumea hazi, ekoitzi eta saltzen duten artzainen Larsabi elkarteak martxan jarri du Gabonetako kanpaina. Landareei dagokionez eta Lierni Elortzak esan digunez, lehen pazko lore edo poinsetiak ekartzen hasi dira lore saltzaileak. Azaroaren bukaerako feriarekin bat egin ohi du odolki lehiaketak.