Info7 Irratiko entzule gazteenek ez zuten ezagutu Egin Irratia, dela 20 urte isilarazia, Espainiako Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzonen aginduz. Programazio aberatsa zuen Egin Irratiak, aktualitateko saioak, tertuliak eta musika saio bereizituak. Maribi Ugarteburuk eta Itziar Arteagak elkarrekin gidatzen zuten Egin Irratiko «Kalegorrian» magazina. Hortik hartu zuen izena Info7 Irratiko goizetako saioak.
Xabi Navarro aritzen zen teknika lanetan «gehinen gogoratzen dutena da asko ikasi nuela irratian. Beste inork baina elkarrizketa gehiago entzun nituen... zenbat gauza ezberdin, eta ni denaren testigu» aitortu du Navarrok. Eta Itziar Arteagak ere gehitu du: «ni zaletasun batetik nentorren eta asko ikasi nuen profesional hauetaz" Xabi eta Maribiri erreferentzia eginez, eta azken honek gehitu du irriz «gu unibertsitatetik atera berriak ginen» eta benetako eskola EGIN Irratia izan zela esan du: «asko ikasi genuen. Gure bizitzaren parte handi bat eman genion irratiari, baina asko jaso genuen».
Navarrorekin gogoratu ditugu EGIN Irratiko jingle batzuk. Horien artean albistegiei paso ematen zien sintonia "lepoan hartu eta segi aurrea". "Eskatzea libre" saio arrakastatsuaz ere gogoratu dira, entzuleek kantuak eskatzen zituzten eskeintzak egiteko, eta korrika ibiltzen ziren, alde batera eta bestera, kantuak eskuratzeko. «Atzean herri bat geneukan» esan du Arteagak EGIN Irratiko gariak gogoratzuz.
Josu Muguruza HBko kidea hil zuteneko saio berezia
Bestelako perlak ere gogoratu ditugu tertulia berezi honetan. Besteak beste, Josu Muguruza hil zuten egunean emititutakoa. HBko ordezkari politikoak erasotuak izan ziren egun horretan bertan, prentsaurrekoa eskaini zuten Madrilen. Teresa Todak eman zuen prentsaurreko horren berri.
Ordu gutxira hil egin zuten Muguruza (31 urte) hotel batean, tiroz. Solasaldira gonbidatutako laurak oso presente dute gau hura. Fermin Muguruzak gogoratu du nola bera "Igo Bolumena" saioa egiten ari zela izan zuen albistearen berri, eta nola entzuleei jakinarazi zien tiroketa bat egona zela Madrilen, baina, hildakoa nor zen ez zekitela oraindik. Gerora, hildakoa Josu Muguruza zela jakinik propio amaitu zuen saioa Ruper Ordorikaren kantu batekin. Ferminek bazekien Josuri asko gustatzen zitzaiola Ruper.
Maribu Ugarteburuk azaldu du laneko afaria zutela, eta garaian telefono mugikorrik ez bazegoen ere, azkar jaso zutela albistea, etxera itzultzerakoan ohar bidez jaso zutela abisua. Segituan joan ziren EGIN Irratira, eta saio berezia egin zuten.
Muguruza hil eta hrurengo egunean Jon Idigoras HBko kidea elkarrizketatu zuten: «el mensaje que dejamos ayer en el Gobierno, ha tenido una respuesta contundente. una respuesta criminal» esan zuen kazetariaren galderak erantzunez.
"Igo Bolumena", Fermin Muguruzaren saioa
"Igo bolumena" zuen izena Fermin Muguruzak gidatzen zuen saiotako bat. Ez zen bakarra, "Cien Fuegos" saioa ere egiten baitzuen. Gaurko tertulian kontatu digu oroitzapen ederrak dituela EGIN Irratitik, lan handia egin zutela, eta bitxikeri bezala: maketa lehiaketa ez zuela Euskadi Gazteak asmatu, baizik eta Egin Irratiak. Eta tertuliako besteek buruarekin baietz.
"Igo Bolumena" saioko perla berezi bat berreskuratu dugu. 1989ko azaroaren 29ko saioa izan zen, gonbidatu berezia etorri zen estudiora: Mkel Laboa. Garaian, oso elkarrizketa gutxi ematen zituen Laboak eta pozez txoratzen zeudela gogoratu dute Muguruzak eta Navarrok «EGIN irratiko historiaren pasaje horretan presente egoteagatik oso harro nago» esan du teknikariak.
Lluis Llach elkarrizketa
Aukeratutako beste perla bat, hauxe izan da. Lluis Llach bakarlari katalanari egindako elkarrizketa. Kulturgintzan sartuta zegoen burubelarri orduan, franskismoaren kontrako ikurra zen, gerora emango zituen lehen lerroko politikako urratsak: «más que reivindicar la cultura propia, reivindicamos poderla practirar» esan zuen Joseba Maziasen galderak erantzunez. 1989ko elkarriketa da, Mazias EGIN Irratiko lehen zuzendaria izan zen.
EGIN irratitik pasa zen jende andana gogoratu dute, batzuk dagoeneko, Joseba Mazias bezala, ez daude hemen, baina izen ugari gogoratu dituzte, musutruk, bolondreski, han eta hemen, beraien alea jarri zuten EGIN Irratian.
7 urte eta gero ahots berri bat
1998an itxi zituzten Egin egunkaria eta Egin Irratia, Baltasar Garzon epaileak eman zuen agindua. Gerora, 11 arduradun izan ziren epaituak, kartzela zigorra beteta, aske daude denak. Egin itxita, umezurt geratu ziren entzuleak. 7 urte beranduago sortu zen Info7 Irratia. «Kalegorrian» izena berreskuratu egin zen goizetako magazinerako, Martin Garitanok eta Itziar Arteagak hartu zuten hura gidatzeko lana, albistegi zerbitzuetan aldiz tertulia honen gidari, Eider Olazar. Info7 irratiko 10. urteurrenean tertulia berezia egin zen hastapenak gogoratuz, merezi du berriro entzuteak.
Itziar Arteaga, baina, ibili da ardura gehiagotan. Lurraldez lurralde egiten ziren ikastolen aldeko saio berezietan maiz aritu da gidari moduan, makina bat elkarrizketa egin ditu eta horietako bat berreskuratu dugu, Anje Duhalderi egindako elkarrizketa. Eta mikrofono aurretik, mikrofono atzera, bazkideak izan baitira Info7 irratiaren sostengu, eta bazkideekin harremanetan eta bazkide berriak lortzen, horretan aritu da ere buru belarri Artegaga.
Milesker lau gonbidatuei egindako lanagatik. Abenduaren 15ean elkar ikusiko dugu azken saioan. Info7 Irratiako #AgurFestan.