Bereziak izan dira oso azken urteak Katalunian, eta Euskal Herrian interes handiz jarraitu dugu geratutakoa. Info7 irratiak ere, noski, jarraipen berezia egin dio bertako aktualitate politikoari. Pentsa, 2017-2018 denboraldiko lehen "Kalegorrian" saioa Bartzelonatik egin genuen zuzenean, eta saio berezia egin ere, Urriaren 1eko galdeketan. Katalunian gertatutako olatua, baina, atzeragotik dator, #AgurInfo7 tertulia berezian Patxi Gaztelumendik #perla hau gogoratu du, 2014ko Diada egunekoa.