#AgurInfo7 Norberaren pasio irratsaio bihurtu

Oroitzapen eta perla gehiago gogoratu ditugu #AgurInfo7 tertulian etxe honetako bi zarauztarrekin. Izan ditugu surf kontuak, nazioarteko gaiak, albisteak, garagardo artisau dastaketak...nahasketa dexentekoa, beraz. Eta hori guztia bi lagunekin. Bi gauza konpartitzen dituzten bi lagun. Guk dakigula, behintzat, konpartitzen dute abizena eta jaioterria. Larrañagatarrak dira eta Zarauzkoak. Oihan eta Haritz Larrañaga. Beraiekin ere gogoratu ditugu irrati honetako #perlak.

Audio_placeholder

#AgurInfo7 Norberaren pasio irratsaio bihurtu

Loading player...
Haritz Larrañga eta Oihan Larrañaga
Haritz Larrañga eta Oihan Larrañaga

"Uhaina Bikaina" saioa ez zen surfaren inguruko irratsaio bat soilik, entzuten zuenak aski ongi daki hori: «beti gustatu zait gauza berriak probatzea. Oso ondo pasatzen nuen estudioan» esan du Haritzek irratsaioa egiten zuen garaiak gogoratuz. Azaldu digu bere intentzioa zela surfaren inguruko beste ikuspuntu bat ematea, bestelako gaiak lantzea eta surfaren inguruan sortzen ari zen irudi horrekin haustea. 

Momentu ederrak eskaini zizkigun zarauztarrak saioa egin zuen bi ikastartutetan. Saioaren hasieran, jada, sumatzen zen ezohiko saioa izanen zela ˝Uhaina Bikaina˝: «ongi etorriak ia denak» esaldiarekin ematen baitzion hasiera saioari Haritz Larrañagak.

Itzal handiko gonbidatuak izan zituen saioan, besteak beste, Kepa Acero. Eta elkarrizketa hori da zarauztarrak aukeratutako #perla bat. 2012ko urtarrilan egindako elkarrizketa da:  "asko errespetatzen ditut Acerotarrak eta gustoko jendea dut, niretzako eredu dira " esan zuen Haritz Larrañagak elkarrizketa sarreran, eta hori ere bazen bere helburua, surfean eredu ziren pertsonak elkarrizketatzea. "Bost olatu, bost kontinente" proiektua egiten ari zen Acero eta aitzakia ederra iruditu zitzaion elkarrizkta egiteko, beste hedabideek egindako ohiko elkarrizketetatik ezberdina. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa. Berezia ere, saioari egin zion agurra. 

Asier Munain izan zen beste gonbidatutetako bat. Olatu handietan aritzen den zarauztarrak ere baditu makina bat pasadizo eta horitako bat kontatu zuen ˝Uhaina Bikaina" saioan.  Munian, baserritarrez jantzita eta ardi batekin joan zen Los Angelesera XXL olatu handien sariketara. Ez zuen sari handia eraman, baina denek ezagutu zuten Euskal Herriko surflaria. Hemen saio osoa:

Loading player...

Bestelako lanetan aritu zen eta aritzen da oraindik beste zarauztarra, Oihan Larrañaga. Albistegietan hasi zen lehendabizi, eta tertulia honetan bere lehendabiziko albistegia ekarri du gogora #perla moduan. Eta albistegietan ere, beste perla hau gogoratu du Ohianek: Olentzero eta Zelendon nahastu zituenekoa. Egia, da, biak gizonak, biak txapel beltzarekin....barrezka gogoratu du Oihan Larrañagak gertatutakoa. 

Bestetik, albistegi zerbitzuetan lanean zela tokatu zitzaion Ohian Larrañagari Kataluniako urriaren 1-eko kontsultaren berri ematea. Gracia auzoko bozkalekuan zen, eta ilunabarreko «Gakoa» saioan azken konexioa egiten ari zela, hasi zen inguruko jendea, bat-batean "Els segador" kantatzen. Aitortu digu, oraindik ere,  «sekulako zirrara» sentitzen duela Larrañagak momentua gogoratzerakoan. 

Baina ez da soilik albistegi zerbitzuetan aritu Oihan Larrañaga. Nazioartera begira jarri zituen Info7 irratiko entzuleak "Mundurama" saioan. Tertulia berezi honetan kontatutakoaren arabera: «irratian berria nintzenez, lotsarik gabe bidaltzen nituen gonbidatpenak saioan parte hartzeko, 10eko zerrenda bat egiten nuen goi-mailako adituekin hasita» eta horrela lortu zuen, besteak beste, itzal handiko James Petras soziologo estatubatuarra elkarrizketatzea. Petras pentsalari estimatua da, asko idatzi izan du inperialismoari eta klase borrokari buruz, eta bi aldiz pentsatu gabe emaila idatzi zion Oihan Larrañagak, eta hark, baietz erantzun. Missouriko Ferguson hirian Michael Brown tiroz hil zuen polizia batek eta istili handiak zeuden kalean. Horren inguruan jardun zuen James Petras.   Hemen duzue entzungai.

Gogoratzeoak diren elkarrizketa ugari egin zituen Larrañagak "Mundurama" saioan. Gogoratu ditugu ere, Kobaneko herri asanblado herri ordezkariari egindakoa, hain justu, Estatu Islamikoa setiatutako herria eta Kurduek askatzea lortu zutenean, asanblea egiten ari ziren zer egin erabakitzeko. ETa hori gertatu berritan elkarrizketatu zuen Larrañagak herri asanbladako bozeramailea.  

Beste elkarrizketatu berezia izan zen, Alejandro Cao de Benós,  Ipar Koreako ordezkaria. 

Baina bi zaruztar hauei ere tokatu zaie etudioan elkarrekin aritzea. Karelean udako magazinean egiten genituen garagardo dastaketetan. Hona hemen Txekiar Errepublikako garagardoak dastatu genituen saioa.