Herri Azoka Berezia egingo dute igandean Adunan. Zazpi gune izango ditu eta 47 postu egongo dira herrian sakabanatuta. Lana nola egiten duten erakutsiko dute guztietan. Halaber, erakustaldi didaktikoak egingo dituzte, izan lixiba egiteko prozesua, izan sagar-jotzea, ogia, txorizoa... nola egiten diren erakutsiko dute. Iñaki Aristetak, antolatzailetako batek,adunarren partaidetza eta inplikazioa goraipatu ditu.