23:00etan: Udazkeneko uzta gordinaren isla izango da Burdinola irratsaioa

Belgikako Aborted taldearen "TerrorVision" diskoa izango dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Behemoth, Omnium Gatherum, Obscura eta Exmortus banden berriena ere eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Doneztebeko Dama taldearen "Dama" diskoa nabarmenduko dute, Arduis, Sönambula eta Holy Txala banden doinuekin batera. 23:00etan bat egin heavy metalarekin!

Aborted Band
Aborted Band

.