Zinemiraren klausurako filmea izango da Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' animaziozko filmea. Ostiralean estreinatuko da Kursaalean eta artistak berak esan digunez, festa bat izango da. Gertaera historikoak fikzioarekin nahasita, 1965eko urrian Iruñeko sanferminetako erraldoien konpartsak New Yorken desfilatzerakoan erraldoi beltzen parte hartzea debekatu zutenekoa du abiapuntu.