San Juango batelerek merezitako ospakizuna egin dute

Denboraldi osoan erakutsitako sendotasuna azaleratu zuten San Juango arraunlariek atzo Donostiako badian. Bosgarren aldiz Kontxako bandera apreziatua bereganatuta oso pozik hitz egin digu Laura Goldarazena San Juango arraunlariak. «Oso estropada ona egin genuen hasieratik, antsietatea albo batera utzita» aitortu du arraunlariak. Liga eta Kontxako bandera irabazita, ospakizunak luzatu egin ziren Gipuzkoako kostaldeko herrian. Geroz eta emakume gehiago arraunean ikustea pozgarria da Goldarazenaren esanetan, «lehiakortasuna handitzen ari da eta horrek on egiten dio arraunari».

Audio_placeholder

San Juango batelerek merezitako ospakizuna egin dute

Loading player...
Las ‘bateleras’ celebran el repóker. (Gorka RUBIO/FOKU)
Las ‘bateleras’ celebran el repóker. (Gorka RUBIO/FOKU)

.