Nafarroan, Uxue Barkosen gobernuak Maravillas gaztetxearen kontra abiaturiko ofentsibak hautsak harrotu ditu eta gai honekiko laukoaren baitan dauden desadostasunak agerian utzi ditu. Zentzu horretan, Adolfo Araizek Nafar Gobernuak Maravilas gaztetxearen auzia «judizialitzako» harturiko erabakia kritikatu du gaur, Karelean saioan, eta “irtenbidea” elkarrizketa dela defendatu du.