Udara; Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatzeko garai paregabea

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak 2018ko lurrunezko trenen denboraldia hasi zuen Aste Santuan eta orain, udaran, eskaintza zabaldu egin du. Egunero-egunero tren historikoak bisitatu eta hauetan bidaiatzeko aukera eskaintzen du.

Audio_placeholder

Udara; Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatzeko garai paregabea

Loading player...
Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa.
Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa.

Xehetasun gehiagoren bila Museora jo dugu eta Juanjo Olaizola zuzendariarekin solastu dugu gaur, Karelean.  Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma hoberenetakoa dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko lokomotorak, dieselak eta elektrikoak, automotoreak eta hainbat bagoi klase.