«Nafarroako Gobernua, Geroa Bai buru izanik, errepresioa erabiliz proiektua akabatzen saiatu da»

Goizeko bostetan ekin diote gaur Foruzain eta polizia nazional espainiarrek Iruñeako Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea usteari. Bertatik, poliziaren presentzia «izugarria» dela azaldu digute goizeko lehen orduan, gaineratuz gaur ezbeharren bat gertatuko balitz “Geroa Bairen ardura” izango litzatekeela, «forma unilateralean, aldaketaren beste alderdiei kasu egin gabe ekin diolako desalojoari».

Audio_placeholder

«Nafarroako Gobernua, Geroa Bai buru izanik, errepresioa erabiliz proiektua akabatzen saiatu da»

Loading player...
Maravillas desalojoa
Maravillas desalojoa

Gaztetxetik azpimarratu dute Maria Solanak, foru gobernuaren bozeramaileak, eta Uxue Barkosek, lehendakariak, bazekitela desalojo hau ez zela beharrezkoa, eta alternatibak bazeudela, gaztetxetik «elkarrizketarako prest» zeudelako. «Duela 3 urte Iruñean eta Nafarroan herritarrek aldaketaren aldeko apustua egin genuen, eta lotsagarria da aldaketaren gobernu bat herri horren aurka oldartzea, aldaketaren alde apustua egin zuen herri horren aurka polizia bidaltzea».