Yogurt helatua, guztietan arrakastatsuena.

1938an, Toribio De La Mazak izozki-denda bat ireki zuen Zarautzen, Kale Nagusi-ko 13an, bere etxe-bizitza ondoan zuen lokalean. Denborarekin, May Tere gozotegian transformatu zen, Zarautzen ondo ezagutua. Jose Luis De La Maza, Toribioren semeak, ez zuen izozkien sektorearekin kontaktua galdu ezta haren kideak, gozotegiak alegia. Horrela, bere alaba Amaia eta Carlos Arribasek 1990an erabaki zuten tradizio familiarra jarraitzea eta izozki-denda bat Zarautzen irekitzea berriro. Alaba Irenek ere bertan egiten du lan, gaur berarekin hitz egin dug helatuen inguruan. 60 zapore baino gehiago eskaintzen dituzte gaur egun.

Audio_placeholder

Yogurt helatua, guztietan arrakastatsuena.

Loading player...
arrivati helatuak
arrivati helatuak

Adinak ea gustuekin zerikusia duen galdetuta barrez erantzun du Irenek «harrituta geratzen naiz kafe zaporea eskatzen duten umeekin» eta dio urtero ateratzen dituztela zapore berriak, hala ere, salduena yoguta dela. Gaur egun, eskaintza oso zabala da, gero eta zapore berri gehiago daude eta xelebrekeria ere kontatu digu Irenek: joan den Euskal Jaietan txistorra eta sagardo helatua egin zuten lehen aldiz «jendeak probatu zuen, eta batez batek ere erosi!».