Goizeko sei terdietan esnatzen direla kontatu digu Maiderrek, eta gauetan txintxo joaten direla oheara, nekearen nekez. Lagun asko egin dituztela, baina asko direnez, oraindik guztien izenak ezin ikasi dabiltza. Izango dute horretarako astia baina, Euskarabentura uztailaren 31an bukatuko baita Getxon, eta ordurarte beraien berri izanen dugu asteartero Karelean saioan.