Azken Kalegorrian Iruñetik! Gora Sanfermin!

Ohitura txarrak ez direnez galdu behar gaur Iruñeko aldezaharretik egingo dugu gaur denboraldiko Kalegorrianeko azken saioa. Gaur uztailak 6 festa lehertuko da Nafarroako hiriburuan, eta horren lekuko izanen da Kalegorrian. Nabarreria plazan jarri ditugun estudioetatik pasako dira hainbat gonbidatu eta kalean ere izanen gara noski!ENTZUN ZUZENEAN.

La plaza, tras el txupinazo.
La plaza, tras el txupinazo.

Gurekin izanen dira Iruñeko udaleko kideak, Sanfermin78Gogoan, Etxerateko kideak, euskal joteroak eta beste hainbat lagun. Gainera, 11:00tatik aurrera NAIZ.eus batuko da gure emisio berezira, eta irudiak ere eskainiko dizkizuegu.