Bittor Abasolo

Isun Berria Jaso Dut

Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ...  Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoak praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik... gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Polizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.

Audio_placeholder

Isun Berria Jaso Dut

Loading player...
eleak talaiatik
eleak talaiatik

Baina zein segurtasunen izenean? Gizarte sumiso, obediente eta berekoi bat helburu, errepresioa segurtasunez mozorrotzen dute. Honen aitzakipean euren gizarte eredua inposatuz. Horretarako tresna ezberdinak baliatzen dituzte.

Isuna jartzen dizun polizia da horietako bat. Jendarte obediente eta berekoia lortzeko eta disidentziak isilarazteko helburuarekin, euskaldunok bizi dugun zapalkuntza anitza aurrera eramango duena. Polizia armatua, gu beldurtzeko eta isilarazteko helburuarekin bere presentzia normalizatu nahi dute, baina ez dugu hori asimilatuko!

Bitartean, zuei, norbanako zein kolektiboei, isuna jaso duzuenoi, mehatxatuak izan zaretenoi, inoiz beldurra sentitu duzuenoi, amorrua, inpotentzia ... zuei guztioi zera eskatu nahi dizuegu: Guretzat desobedientzia, kolaborazio eza, intsumisioa edota ekintza zuzena, salaketarako bitarteko beharrezkoak dira eta gure eskubideen eta askatasunaren defentsan eta praktikan makurrezinak izango gara horien bidez. Horregatik, antolatzeko eta desobeditzeko deia luzatzen dizuegu. Jarrai dezagun mozalari hortzak erakusten!