Martxel Toledo

UZTAILAK 28, Adi!, gure helmuga Euskal Herria!

Uste dut esan behar dudan honekin gehienok ados egongo zaretela, alegia, txirrindularitzan, Frantziako Tourra dela urtean zehar mundu mailan antolatzen den ekimen nagusiena eta aldi berean garrantzitsuena, bere baitan mugitzen delako kirol arloan zein ekonomikoan txirrindularitza profesionalaren mundua, horrek esan nahi duen guztiarekin.

Audio_placeholder

UZTAILAK 28, Adi!, gure helmuga Euskal Herria!

Loading player...
Talaiatik Martxel Toledo
Talaiatik Martxel Toledo

Gehienok jakingo duzuen modura, aurten, Euskal Herriak protagonismo zuzena izango du Tourrean, besteak beste, Alpeak eta Pirinioak zeharkatu ondoren, irabazle nagusia erabaki dezakeen azken etapa, erlojupean,  Senperen eta Ezpeletan artean lehiatuko delako. Eta horrek, erantsi berezia ematen dio etapa berari, bertan jakingo dugulako aurtengo irabazlea zein izango den.

Beraz, aipatu guztia kontuan hartuta, egun horretan ia mundu erdiaren begiak eta batik bat txirrindularitza jarraitzen dutenenak, Senpere eta Ezpeleta artean gertatzen denari begira jarriko dira, alegia, Euskal Herrira begira.

Baino hori egia izanik, egia da ere, tamalez, ingurune hori kokatzeko eta bertan gertatuko dena aipatzeko garaian, Tourraren berri emateko mundu osotik etorritako hedabide eta kazetari guztiak, etxeko salbuespen batzuk kenduta, erlojupekoa Frantziako Senpere eta Ezpeleta  herrien artean lehiatuko dela aipatuko dute.

Eta guk euskal herritar gisa errekonozitzen garenok argi daukagu eta badakigu hori ez dela egia, alegia, erlojupeko hori ez dela Frantzian lehiatuko Euskal Herriko eremuetan baizik.   Horregatik, nazioartera begira Tourrak duen jarraipen mediatikoa izugarria dela baliatuta, geurea aldarrikatzeko aprobetxatu behar dela uste dut, besteak beste, 21. mendean egon arren, oraindik, Frantziak eta Espainiak, euskal herritarren eskubide pertsonalak zein kolektiboak errespetatu gabe jarraitzen dutelako. Ikusi baino ez, bi Estatu horien aldetik gurekiko duten jarrera zanpatzailea.

Horrelakoetan gertatzen den bezala, badakit oraingoan ere batzuentzat ez dela zilegia izango kirola eta politika nahastea, alegia, kirola aprobetxatzea geurea aldarrikatzeko. Baino uste dut, zilegia ezik, eskubide osoa dugula eta gainera aukera paregabea, nazio ikuspegitik, geurea aldarrikatzeko, alegia, Euskal Herria garela, euskaraz bizi nahi dugula, euskal presoak etxean gertu eta bizirik nahi ditugula, atzerritarrak gurera ongietorriak direla eta nola ez, Altsasuko gazteei Espainiak ezarritako zigorra, injustua dela adierazteko, besteak beste, gezurrean eta mendekuan oinarritzen delako.

Beraz, adi!, Uztailak 28an, gure helmuga Euskal Herria izan behar du eta.