Asier Errasti
Asier_errasti
Ezagutzen dituzu euskara ikasteko APPak?

Pasa den igandean #gizakatea traola espainiar Estatuko trending topic izan zen. Zenbat txiolari egongo ote ziren gizakatean zehar argazkiak eta mezuak txiokatzen? Astelehenero bezala hemen teknologia berrien inguruko hainbat albiste. Medikuntzako alorreko aurrera pausoak, euskara ikasteko aplikazioak edo ta ur azpiko kontuak.

Loading player...
2018/06/12 12:54

Datu-zerbitzariak itsas-azpian:


2 urteko ikerkuntza lanen ostean Microsoft enpresak ozeanoan datu-zentro bat instalatu du. `Project Natick` proiektuak 826 datu-zerbitzari dauzka barruan. Eta une honetan horiek itsas-azpian aurkitzen dira. Microsoft-en arabera, operazio kostuak eta instalazio-denboran aurrezten den sistema da hau.

12 tanketan banatu ditu teknologia enpresak 826 zerbitzariak. Eta guztien artean 0,25 megabatio elektrizitate kontsumitzen dute seguntuko. Asko dirudien arren, hau oso indar gutxi da sistemak jasan dezaken datu kopururako.

Eskoziako Orkadak irletako itsas azpian aurkitzen den harri erraldoi baten gainen ipini ditu Microsoft-ek zerbitzariak. Hauen funtzionamendurako energia berriztatzailea bakarrik erabiliko da.

12 metro baino zerbait gehiagoko luzera duten tankeak inguruko lurraldeetako, hau da, Erresuma Batuetako hodei birtualaren ahalmena zabaltzeko balioko dute, eta zerbitzua ere azkartuko da.

 

Teslaren bateria berriak:

Egun hauetan Tesla auto-elektriko famatuaren akziodunen batzarra egiten ari da eta sekuloako iskanbila sortu du honek. Zergatik? Enpresako publiko egin duen albiste baten ondorioz.

Tesla enpresak hemendik aurrera bere ikerkuntza lanaren ondorioz 100 dolarretan saldu ahal izango du auto elektrikoen bateria-kilobaita. Zer esan nahi du honek? Bateria hauek asmatuta ,orain, askoz ere merkeagoa izango dela auto-elektriko bat ekoiztea, ohiko auto bat baino. 

Bateriak izan dira betidanik energia berriztatzaileen garapena mugatu dutenak. Oso zaila omen da energia asko gordetzea posible egiten duten bateria merkeak eraikitzea. Baina orain, Teslak sekulako iraultza ekarriko du merkatuan. Kasu honetan autoen merkatuan.

Hainbat ikerketen arabera 2025. urtean lortuko litzateke, ustez betiere, 100 dolar kilobaiteko bateriak merkaturatzea. Baina Teslak 7 urteko abantaila atera dio merkatuari eta laister hasiko dira bateria merke hauek eraikitzen.

Prezioaren jaitsiera hau bateria arruntek erabiltzen duten kobaltoaren %25a ezabatuz lortu dute. Noski, errendimendu berdina lortuta. Orain ikusi beharko dena da zer preziotan salduko zaien beste auto markei bateria hauek. Izan ere, beraiena da oraingoz merkatua. Baina, mezua argia da: orain merkeagoak izango dira ekoizten behintzat, auto elektrikoak erregai fosila erabiltzen duten autoak baino.


Euskara ikasteko app bilduma:

Autobusean, lagunari itxoiten.....noiz aprobetxatzen duzu mugikorra begiratzeko? eta zer begiratzen duzu? Ba aprobetxatu momentu horiek euskara ikasteko. Hemen dituzue euskara ikaste APP bilduma.


1. ORTOGRAPP: Ortografia ikasi eta hobetzeko balio duen aplikazioa; Ts, tx, tz, x, s, z, A itsasia…
 
2. ULERMENAPP: Irakurmena eta entzumena lantzeko baliogarria.

3. ESAMOLDEAPP: Euskarazko esamolde eta esaera zaharrak ikasteko tresna. Euskaldun garenontzat ere oso erabilgarria.

4. LOTURAPP:

5. AEK, EUSKARA PRAKTIKOA: Egunerokotasunean erabiltzen diren hitz, esamolde eta esaldi bilduma. Oso praktikoa da euskara egunerokoan eta kalean nola erabili ikasteko.


Nola garbitu gure Androideko memoria?

Oso arazo arrunta da mugikorraren memoria beterik izatearena. Eta askotan ez dakigu arazo honi irtenbide bat nola eman. Tip batzuk hemen:

Micro sd txarleta erabili. Gure smartphoneak memoria txartelak onartzen baditu, egin beharreko lehen gauzada horietako bat erosi eta mugikorrari hau eranstea. Merkeak dira eta gaur egun super-merkatuetan ere saltzen dituzte.

Google-en “Files Go” aplikazioa instalatu mugikorrean. Eta horren bitartez honako gauzak egin ahal izango ditugu: zabor artxiboak” borratu. Multimedia eduki bikoiztuak ezabatu. Kalitate baxuko multimedia lokalizatu eta borratu. Whatsapp irudi, bideo eta audioak bilatu eta ezabatu. Erabiltzen ez ditugun aplikazioak errekonozitu eta desinstalatu. Deskargatuak dauden artxiboen karpeta garbitu. Artxibo erraldoiak, mega asko pixatzen dutenak zaborrera bidali edota mugikorreko artxibo guztiak sd txartelara bidali.

Ohar berezi bat: ez instalatu sekula `Clean Master`edo antzeko aplikazioak. Telefonoa moteldu egiten duten APPak dira, eta bateria asko kontsumitzen dute.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK