Gipuzkoako Eskola Txikien Festa egingo dute Oikian igandean. Itziar Garciarena, Oikiako Eskolako zuzendaria batetik, eta Jone Larrañaga, guraso eta ikasle ohia bestetik elkartu ditugu. Oikiarentzat «erronka potoloa» izanagatik ere igandeko festa antolatzea, hezkuntza komunitate osoa eta Oikia bera «elkartu eta harremanak sendotzeko» balio duela esan dute. Eskola Txikietan adin aniztasuna bultzatzen dute, harreman sanoak eta aberasgarriak sortzen dira eta haurrentzat «oso hezigarria da hori» biek nabarmendu dutenez.