Orain “Amazon Key” zerbitzuaren barruan zure autoa ere ireki nahi du Amazonek. Hauek proposatzen dutena da zu lanean, medikuan edo edozein tokitan zaudenean, banatzaileak zure autoko maleteroa ireki eta bertan uztea eskatu duzun produktua. Honen bidez, zure autoa zabaltzeko baimena ere izango lukete. Baita autoa nun dagoen lokalizatzearena ere.
GOOGLE CHROMECAST ETA WIFI ERREPIKATZAILEA
Gaurkoan oinarrizko bi gadget aurkeztu nahi dizkizuet oraindik beste unibertsoan bizi zaretenen bizitzak errazteko asmoz.
Wifi errepikatzailea: Gailu honen funtzioa etxeko wifi seinalea jaso eta hura amplifikatzea da. Honen bitartez, pareta eta ateak ez dira oztopo izango etxe osoan wifi seinale egokiaz gozatzeko. Oso errazak dira instalatzen eta 20€ inguru balio dute.
Google Chromecast: Google chromecast-a gure etxeko telebistara konektatzen den aparatu txiki bat da eta multimedia edukiak pantaila handian ikusteko balio du.
Zenbat aldiz ipiniko genuen gure ordenagailua etxeko telebistara konektaturik pelikula bat ikusteko? Ba hori amaitu da google crhomecast-ekin. Izan ere, eduki guztiak gure mugikor edo tabletetik bidali ahal izango ditugu telebistara botoi bakar bat zapalduta.
GOOGLE PHOTOS
Google photos aplikazioa aurkeztu nahi dizuet gaur, izan ere hau, argazki galeria baino askoz ere gehiago delako. Google photos aplikazioak mugikorrean dauzkagun argazkiak hodeira, hau da, sarera igotzeko aukera ematen digu, era pribatuan noski. Honen bitartez, argazki bat ateratzen dugun bakoitzean gure gmaileko kontuan gordeko da hau. Tontakeria bat dirudi baina, ez da ala. Izan ere, mugikorrez aldatzean edo smartphone galtzen badugu argazkiak kontserbatzeko aukera ematen digu honek, inongo esfortzurik gabe. Edo gailu desberdinetan argazki guztiak izateko aukera ere bai. Horretaz gain, aplikazio honek gure argazkiak editatzeko aukera eskaintzen digu. Baita, horiekin bideo edo collage-ak osatzekoak ere.
WHATSAPP-EKO TRIKIMAILUAK
Munduan gehien erabiltzen den mezularitza aplikazioak baditu ezkutuan funtzioak. Horietako bat da idatzi duguna kurtsibaz, negritaz edo era tatxatuan bidaltzearena.
Mezua negritaz bidali nahi badugu asterisko artean idatzi beharko dugu hitza edo esaldia:
*Info7*
Kurtsiba estiloz mezuak bidaltzeko azpimarra erabili beharko dugu:
_Info7_
Eta era tatxaturako gutxi gora behera ikurra:
~Info7~
Mugikor bat erosterakoan zer eduki behar da kontuan?
Entzuleen galderak erantzunez Asier Errastik hainbat aholku eman dizkigu gaur.
Egin beharreko lehen gauza zein sistema nahi den aukeratzea da: Android ala IOS. IOS aukeratzen bada, nahiko erreza da mugikorra erostea Iphone-ak bakarrik daudelako sistema horrekin. Beraz, norberaren ekonomiaren arabera mugikor berriago edo zahartxeago bat erostea besterik ez dago.
Andoid sistema duen mugikorra duen erosi nahi bada, hona kontuan hartu beharreko ezaugarri nagusiak: lehenengo mugikorraren tamaina aukeratu behar da. Handiak ala txikiak gustatzen zaizkizu? Behin hori argi edukita, tamaina aproposeko mugikorrei erreparatuko diegu.
Gaur egun, 250€-tik gorako mugikor bat erosiz gero, mugikor on bat izango dugu, edozein erosten dugula ere. Begiratu beharrekoa besteak beste smartphone-ak daukan RAM kapazitatea da. Potentzia alegia. Gaur egun 3GB RAM baino gutxiago duten mugikorrak erostea ez nioke inori gomendatuko. Egokienak niretzat 4GBkoak dira, gaur egungo aplikazioek geroz eta errekurtso gehiago behar dituztelako.
Bestalde, mugikorrak duen memoria internoari ere erreparatu behar diogu. Minimo 32GBkoak gomendatzen ditut nik. Nahiz eta gutxiagokoek ere balio dezaketen, mugikorrari ematen diogun erabileraren arabera. Asko baloratzen dudan aspektua microSD txartelaz ere funzionantzen dutenak dira. Egunen batean gure mugikorreko memoria internoa txiki geratzen bazaigu, txartelarekin hori ampliatu ahal izateko. Smartphone-aren bateria ere oso garrantzitsua da. Horregatik, nik ez nuke 3000 milianperio baino gutxiago dutenak erosiko. Hori da mugikorrek izaten duten bateriaren kapazitatea bataz-beste, 3000 milianperio.
Teknologiaz ulertzen dutenek esango dute, eta prozesadorea zer? Eta pantaila? Bai, badakit hauek ere oso garrantzitsuak direla, baina gaur egun nahiz eta hobeak eta okerragoak egon, denek maila ona eskaintzen dute. Beraz, ez nintzateke horregatik larritu.
Mugikor bat erostean gehien begiratzen dutena zer da? Kamera. Atzeko kamera 12 pixel edo gehiagokoa izatea gomendatzen dut nik. Eta aurrekoa 8 pixeletakoa. Beraz laburpen moduan, memoria RAM-a minimo 3GBkoa. Bateria 3000 milianperiotakoa. Eta kamera frontala 8 pixeleko eta atzekoa 12koa.
Zuk ere bidali iezaguzu zure kontsulta twitterren #info7tekno erabilita!