Xabier Landabidea
Xabier
Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta

Tartetxo baterako azken kolaborazioa izango dut gaurkoa Info7ko Gakoan, eta ez nuke agitazio eta propaganda pixka bat egiteko okasioa galdu nahi.  Hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitatearen Komunikazio sailetik antolatzen ari garen “Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta” ikastaro-mintegiari buruz hitz egin nahi dizuet gaur.

Loading player...
2018/05/23 20:41

Ikastaro-mintegia diot, dakitenek ez dakitenei ezagutza transmititzeko saio klasiko eta aspergarri bat baino denon artean dakigun eta ez dakigunetik ezagutza sortu, banatu eta errepresentatzeko diziplinarteko saio bat izango delako. 

Lanera goaz, baina jolasera joango gara Baionara uztailaren 3 eta 4an. Elkarrekin eta elkarrengandik ikastera,  ikustera, saiatzera, probatzera, frogatzera zer gertatzen ari den euskarazko komunikabideen inguruan. 

Euskarazko komunikazioaren ekosistema aldakor, problematiko eta faszinante honetan parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko hurbilketa kolektibo eta esploratzaile bat jarri nahi dugu martxan. 

Horretarako Euskarazko Komunikabideen Behatokia, Behategia ekimenaren baitako Datutegiaren euskarazko komunikabideen kontsumo eta erabileraren inguruko datuak jarriko ditugu mahai gainean eta hiru hurbilketa posible planteatuko ditugu hiru dinamizatzaile gonbidaturen laguntzarekin: Codesyntax, Euskal Wikilarien Elkartea eta Gaindegia.    

Haietariko bakoitzak lan ildo orokor bat aurkeztu eta proposatuko du, baina mintegiko parte-hartzaileak izango dira lan taldeetan banatuta, informazioaren zein lanketa egin erabakiko dutenak.    

Hiru lan ildo nagusi proposatu ditugu, baina parte-hartzaileak izango dira zein taldetan parte hartu nahi duten eta zein helburu eta zein bitarteko jarriko dituzten erabiliko dutenak:     Euskarazko komunikabideen interneteko kontsumo eta erabileren analitikak lantzeko Josu Azpillaga Labaka izango dugu gurekin. Industria ingeniaria. Internet eta teknologia berrietan aditua eta Codesyntax-eko kidea.    

Komunikabideak, datu libreak eta wiki teknologiak jorratzeko Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko  Galder Gonzalez Larrañaga egongo da gurekin.       

Azkenik Komunikabideak eta datu sozio-demografikoak lantzeko Imanol Esnaola Arbiza Filologian lizentziatua etaGaindegiako koordinatzailea izango da dinamizatzailea.    

Bestalde Libe Mimenza Castillo Behategia proiektuko koordinatzailea eta ni neu UEUko Komunikazio Sailetik ere hortik ibiliko gara jolasa eta lana, esperimentazioa eta sistematizazioa, ezagutza eta ezezagutza elkarrekin eta modu emankorrean josi nahian.    

Noiz izango da hau guztia, nori zuzenduta egongo da bi eguneko Barnetedi digital hau? Baduzue xehetasun gehiagorik ?    

Bai, informazio guztia UEUren webgunean dago eskuragarri, baina labur labur esatearren:     Uztailaren 3 eta 4a, Baionako Bernat Etxepare Lizeoan. 12 orduko saioa izango da, goiz eta arratsaldean, aurkezpenak, lan saioak eta elkarren lanaren berri izateko dinamikak tartekatuz.     Euskararen eta Euskal Herriko Komunikazio sistemaren inguruan interesa duen adin, sexu, diziplina, ezagutza maila eta frikitasun maila guztietako pertsonei zuzenduta dago, ez du aurretiaz programatzeko edo excel taulak egiteko gaitasunik eskatzen.    

Mintegia euskal komunikabideen eta haien jardunaren inguruan eta / edo komunikazioaren ikerketa teknika eta metodoetan interesa duen edonori zuzentzen zaion arren bereziki interesgarria izan daiteke euskarazko komunikabideen sektoreko profesional, komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikertzaile eta herrigintza eta euskalgintzako eragileentzat.    

Hainbeste eta hain azkar aldatzen ari zaigun informazio eta komunikazioaren inguru honetan bildu ditugun datuak nola ulertu, interpretatu eta balioan jarri elkarrekin ikasteko saio bat izango da. 

Gonbidatuta zaudete.

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa