Igandean 'Prefosta' lemapean Herri Urrats izango da Senperen. Urtero gisan, egun osoko egitarau aberatsa prestatu dute. Aurten, Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi kolegiora bideratuko da dirua. Eraikina txiki geratu zaie. Berezia ere bada aurten Seaskako Ikastolen aldeko festa. Berezia, hurrengo ikasturtean 230 ikasle gehiago izango dituztelako, baina Frantziako Gobernuak ez dietelako behar dituzten 25 lanpostuak betetzeko baimenik ematen. Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendariak, negoziazio horien nondik norakoak azaldu ditu.