Ana Galarraga

Turismoa karbono-igorpen globalaren % 8aren erantzulea da

Lehenengo aldiz, turismoaren aztarna ekologiko osoa neurtu dute, eta emaitza oso esanguratsuak atera dituzte: karbono-isurtze globalaren % 8 dagokio turismoari. Orain arte, Turismoaren Munduko Erakundeak uste zuen % 4ra baino ez zela iristen, baina Sydneyko Unibertsitateak egindako ikerketa berriak agerian utzi du eragina uste baino askoz ere handiagoa dela.

Audio_placeholder

Turismoa karbono-igorpen globalaren % 8aren erantzulea da

Loading player...
Talaiatik Ana Galarraga
Talaiatik Ana Galarraga

Horretarako, lehen ez bezala, turismoaren bizi-ziklo osoaren ebaluazioa egin dute, turista bat etxetik atera eta itzultzen den arte eragindako karbono-igorpen guztiak hartu baitira kontuan: hegazkina, ostatua, alokairuzko kotxea, jana eta edariak, oroigarriak, eta abar.

Nature Climate Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa eta proposamen zehatzak egin dituzte zientzialariek: turismoari karbonoaren gaineko zergak ezartzea klima-aldaketaren aurkako neurriak hartu ahal izateko, batez ere hegazkin-bidaiei. 0,25-0,5 kg CO2 sortzen dute bidaiari eta kilometro bakoitzeko, eta 900 km-ko joan eta etorriko bidai batean 40 €–ko zerga ordaindu beharko litzatekeela kalkulatu dute. Argi adierazi dute ikertzaileek: gutxiago egin beharko genuke hegan eta gehiago ordaindu.

Elhuyar aldizkariearen lotura: https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/turismoa-karbono-igorpen-globalen-8aren-erantzulea/