Berriatua eta Lekeitio artean dagoen Atxurra kobazuloan paleolitoko labar aztarnategi oso garrantzitsua dago. Madeleine erdi eta berantiarreko 70tik gora margo aurkitzen dira. Bizkaiko Diputazioaren Arkeologia Museoan ikusgai daude bertatik ateratako piezak. Oier Gorosabelek kobaren garrantzia nabarmendu digu. Tamalez ordea, Atxurra arkeologikoki soilik ari direla aztertzen esan digu, eta espeleologoekin ez daudela harremanetan ikerketak egiteko.