Bittor Abasolo

Zipaioen alde, eskubide zibil eta politikoen alde

Denboratxoa pasa da ordutik. Baina ezin utzi ahanzturan galtzen iragan martxoan gure polizia autonomikoak izan zuen jarrera eredugarria.

Audio_placeholder

Zipaioen alde, eskubide zibil eta politikoen alde

Loading player...
eleak talaiatik
eleak talaiatik

Otsailaren 22an lan-istripuan zendu zen Brigada Mugikorreko langile bat. Txanda-doble akigarrian gorputz eta arima aritu  zen, futbolzaleen artean bakea ezartzeko lanean.

Martxoaren 1ean, enpresako sindikatu guztiek deituta, lankideek protesta egin zuten Gasteizko legebiltzar aurrean. Heriotza salatzeko eta lan-baldintza duinen alde. Hura portaera ereduzkoa poliziek agertu zutena EZPen talaiatik begiratuta. Denak, protestan ari ziren uniforme-gabeak zein protesta zaindu zuten uniformatuak.

Lehendabizikoek, euren eskubideak praktikatu zituzten legedien eta debekuen gainetik. Segurtasun eremuak legebiltzarrera hurbiltzea debekatzen duela; ezin dela errepidea eta tranbia oztopatu baimenik gabe; polizien agindua ez betetzea edo politikariak biraoka hartzea zigorra dakarrela: eurei, bost. Han ikusi genituen langile sutuak trafikoa baimenik gabe mozten, lankide uniformatuen esanei ezentzunarena egiten, kordoi polizialari atzera egin araziz indarka, politikariei metro eskasera epelak botatzen. Askotan esana dugu: legeen mugak obeditzera mugatzea eraldaketari ateak ixtea da. Chapeau, hortaz.

Eta uniformedunek? Hainbeste arau eta lege hausteren aurrean, atxiloturik ez, identifikaziorik ez, jipoiturik ez, kargarik ez. Manifestariekiko begirunea, manifestazio eskubidea bermatzeko jarrera irmoa, tentsioen bideratzea hitzez eta ez borrez edo tiroz. Chapeau hauentzako ere.

Barne Sailak, ordea, ez zuen ikuspuntu berbera azaldu. Protestaren deitzaileei mozal legea aplikatzeko asmoa agertu zuen. Injustizia honen aurrean, Eleak mugimendutik prest agertzen gara isunei aurre egiteko diru-bilketa abiatzeko. Izan ere, errepresioaren aurrean beti diogun bezala, “gu zuek gara, zuek gu zarete. Guek ere zipaioak garete”. Baina agian ez da beharrezkoa izango. Ordutik ez baita berririk egon eta susmoa dugu zorionez Eusko Jaurlaritzak iragan hurbilean gertatutakoaren irakurketa autokritikoa egin duela, zigorrak bertan behera utziz eta langileen eskaerak onartuz.

Argitu bitartean, oraindik abian dugun beste diru-bilketarekin jarraituko dugu. Loiolako harresian parte hartzeagatik eta ostia eder askoak jaso ostean 25.000 eurotako isuna jaso zuten auzipetuan aldekoak.