Irati Gonzalez Larena
Talaiatikiratigonzalezlarena
Audio bat watsappean

Amama! Gaur ere entzungor? Adin kontuak erabili nahi familiaz eskakeatzeko, ala? Tira, deika eta deika ibili naiz baina alferrik. Bibradorea jarri beharko diozu telefonoari, aurrekoan erakutsi nizun bezala. Ia, hau ez da oso presazkoa baina inoiz hala bada ia nola topatuko zaitugun!

Loading player...
2018/05/08 09:20

Kontua da Inexik deitu didala kezkatuta, bera ere deika ari zaizula eta aurreko larunbatean ez zintuenez pentsiodunen manifan ikusi ba ia gaixorik ote zeunden edo... lasaitzeko esan diot, ondo zeundela baina ez omen da oso konbentzituta geratu. “Ta zelan izengo da ba, gaixorik ez baegoan, mafestaziñura ez hurbiltzie?” bota dit... haserre tonua jarri nahi zuen baina irria eskapatu zaio. Badakizu, Antonio hil zenetik alargun pentsioak apenas jateko heltzen zaio eta oso konprometitua dago kontu hauekin. Nik, bada ez bada, esan diot han zinela. Han zinen, ezta?

Aizu, eta honetaz ari garela, zelan doa zuen asuntua? Lortu dituzu harrikoa egiteko berrehun eskularruak? Zein konspirazio mota ariko zarete antolatzen...? Badakizu Eusko Jaurlaritza asteburuetan itxita egoten dela, ezta? Kar kar. Ederra liatuko duzue! Beno, edozein kasutan, eta edozertarako, badakizu nirekin konta dezakezuela, bai? Azken finean gure etorkizuna ere ari zarete aldarrikatzen eta nola ez gara ba, zuen ondoan egongo? Nahi dut esan, nire lagun guztiak ere superprest egongo direla. Esango diet zerbait? Oihana, Itsaso eta Maider badatoz seguru eta Olaiak lanik ez badauka ere. Euren amama guztiak doaz eta astelehenero Udaletxera koadrilan. Portzierto, ikusi duzu Facebooken Ramonik egindako azken bufanda? Pasada bat da! Udaberri freskoa ari zaigula eta hotz egiten duela itsasadarraren ertzean.

26kora bai, ezta, amama? 26ko manifestaldira elkarrekin joango gara nahi baduzu. Nik goizean beste liadita bat daukat Getxon, armagintza eta gerra heteropatriarkalen aurka... badakizu, feministok sarao guztietan beti... hori bai arratsalderako total-libre egongo naiz. Zu, baina oraingoan nik eramango dut denontzako merienda, e! Txikitan jartzen zenizkidan frutita potinjeak gustuko? Hori eta txokolatea gailetekin. Garai zaharrak oroitzeko. Hori bai, oraingoan paperak aldatuta, e? Tira, esango didazu planak koadratzen dizun eta hala bada, bidaliko dizut beste watsapp bat geratzeko, bai?

Musu handi bat, vieji, ta ez ahaztu bibradorea jartzea mobilari, Kontxita!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK