Euskara Ari Du Hernaniko elkarteak Baietz Hernani! urte osoko ekimena du martxan. Hizkuntza ohiturak aldatzea dute asmoa. Leire Otxotorena elkarte horretako euskara dinamizatzailea eta Antonio Casado da Rocha konpromezua hartu duen hernaniarrarekin izan gara. Norberaren eguneroko hizkuntza ohituretan aldaketa txikiak eginda, euskara kalean egunerokoan presente egotera iristea ahalbidetzen duela adierazi digute.