[11. EGUNA]: Sententziaren zai geratu da Altsasuko gazteen kontrako epaiketa

Amaitu da Altsasuko gazte auziperatuen kontrako epaiketa Madrilgo auzitegi berezian eta GARA egunkariko Martxelo Diaz kazetariak, epaiketa osoaren laburpena eta balorazioa egin du Gakoa saioan.

Loading player...
|2018/05/04 20:20
Justizia-altsasu
Manifestazioa Iruñean #AltsasukoakAske

Pasa den apirilaren 17an hasi zen epaiketa gaur amaitu da Madrilen. Altsasuko zortzi gazte epaitu dituzte. Iazko urriaren 15 goizaldeko gertakariak epaitu dituzte. Altsasuko (Nafarroa) taberna batean kaleko jantzitako bi polizia eta beren bikotekideak jotzea terrorismo delitutzat jo zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3. epaitegiko epaile Carmen Lamelak, eta hark aginduta atzeman zituzten zortziak.

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa