
San Fernando de Henaresko Auzitegi Nagusiaren egoitzan, gaur defentsaren txanda izan da. Besteak beste, Amaia Izko defentsa abokatuak nabarmendu du gertaturikoak ez duela “izaera terroristarik”. Okerrik ez bada, bihar amaituko da epaiketa eta gazte altsasuarrak sententziaren zai geratuko dira.