Oihane Mikeo

Irteera barrura

Sana eta Adnan bosniar gazteek bere bihotzak elkarri isuri zizkieten, ezkontza bizitzen ondoezak gainditzeko ziber-saiakera batean; goitizen goxoen atzetik elkarri idatziz interneten topatu zuten elkar, arimakidea aurkitu zutela iruditu zitzaien, “bat-batean berriro maiteminduta nengoen, zoragarria zen, ezkon-bizitza berean harrapatuta geundela zirudien”.

Audio_placeholder

Irteera barrura

Loading player...
Talaiatik Oihane Mikeo
Talaiatik Oihane Mikeo

“Nire bikoteak urte askoan esan ez dizkidan gauza atseginak esaten zizkidan”. Elkarri prometituz “ni naiz bila zenbiltzana, zatoz eta elkarrekin ihes egingo dugu”. Ruper Holmesen abestian bezala, elkarrekin geratu eta hara nondik, senar emazteek elkar topatu zuten. Ez nekien itsaskirria atsegin zenuenik... ezta euritan dantza egitea maite zenuenik ere... Ez al da zoragarria? Ihes horren atzean lehendik jada aukeratu zenuen pertsona bera topatzea. Egun jendea hainbat aldiz ezkontzen da, batzuk pertsona berarekin eginen dugu.

Harreman erotiko moduan hasten ditugu gaur egun bikote harremanak, eta batzuk ez dugu ulertzen maitemina erregai asko behar duen sutondoa dela. Despisterik txikiena eta itzali egiten zaigu.

Zergatik sortzen digu zirrara jendearengan miresmena sortzeak? Abenturen atzean ez dago beti gabezia bat, abenturak askotan abentura besterik ez dira. Bidaia bat egitea bezala, bizirik sentiarazten gaitu, dirauen tartean gure buruarekin konektatzen dugu eta bizipozez betetzen gara.

Sentsazio hau bera lortzeko aukera asko dago. Eman berritasuna zure harremanari, berreskuratu misterioa zure kuttunarekin: jokatu ezezagun moduan, edo are aberatsago, sar zaitezte bakoitza fantasiazko pertsonaia baten azalean eta jolastu inoiz ezko moduan jokatzera, atsegin ez duzuena probatzera. Aldatu ahotsak, hizkera, janzkera, musika...

Ikusiko duzu gainera pertsona moduan aberastuko zarela, zure limiteak zabalduko baitituzu.