Eskualde horretako gazte komunista batzuk dira, izan ere, eleberriaren protagonistak, eta euren abenturak, esperientziak eta borrokak kontatzen dizkigu Pasolinik. Hondoko teloi gisa, berriz, 1948-49ko Italia: faxismoaren ondorena, De Gasperi, komunismoaren gainbehera, etab.
Nobelaz gain, edelweiss loreak ekarriko ditugu gogora, kantu zaharrak, paisaiak, Umberto Saba poeta, Francesco de Gregori abeslaria…