Endika Alabort

Kataluniako langileriari

Gaur Kataluniako CNT sindikatuak gatazkari buruz argitaratu duen hausnarketa bat helaraziko dizuet.

Katalunian garai latzak bizi dira eta ezinbestekoa da Estatuaren jarrera autoritaria salatzea.

Audio_placeholder

Kataluniako langileriari

Loading player...
Talaiatik Endika Alabort
Talaiatik Endika Alabort

Espetxeratzeak, polizia erasoak herritarren mobilizazioei, adierazpen askatasunaren mugapenak, oinarrizkoak diren eskubideen murrizpenak edo ezabatzeak (pentsioak, etxebizitza, energia...), gure seme alaben hezkuntza sistemak jasotzen dituen erasoak, faxismoaren berragerpena... Elementu guzti hauek kataluniako herriaren aurka hedatzen ari diren balore atzerakoien hazkundearen erakusgarria dira. Jarrera hauek, gainera Estatu osoan agertzen ari dira.

Argi izan behar dugu Estatu zapaltzaile hau Trantsizioaren produktua dela, 78ko Erregimena, gobernu eta epai egitura frankistek diseinatu zutena. Hauek euren erantzukizunei ihes egin zuten euren gerra osteko arduradunak amnistiatuz, euren buruari amnistia aplikatuz. CNTk Trantsizioa sutsuki salatu zuen eta horren ordaina oso garestia izan zen: jipoiak, errepresioa, polizi-infiltrazioak, polizi muntaiak eta hilketak. Helburua, ez ixiltzegatik erakundea bazterrean uztea. Anarkosindikalistek elkartasuna, elkar laguntza eta ekintza zuzena gizartearen aurrerapenaren eta herri langileraren alde jarriko dugula aldarrikatzen dugu. Kataluniako herri langileari berriro elkartzeko deialdia egiten diogu. Gure historian zehar arrakastarik handiena erakutsi duten mobilizazio erremintak erabili beharko ditugu: era kolektiboan eta masibo batean jokatzen dugunean, gure benetako indarra aurkitzen eta erakusten dugu.

CNTk, Kataluniako erakunde anarkosindikalista historiko bezala, momentu hauetan jasatzen ari garen injustizia eta diktadura borrokatzeko pausu bat aurrera eman du. Jende askok aldaketa erreala nahi du; hori dela eta, laster, ekintza programa bat elkarbanatuko dugu. Programa horren helburua gizarte berri bat sortzeko lagungarri izatea izango da, ekonomiaren oinarri nagusiak autogestioa eta langileriaren parte hartzea izan daitezen.

https://lasoli.cnt.cat/27/03/2018/a-la-classe-treballadora-de-catalunya/