Ostiralean hasi eta igandera arte iragango da Zuberoako Xiru festibala. 'Zauriak lore' izenburua eman diote aurtengo festibalari izenburua. Gerlaren zaurietatik sortzen diren loreak nabarmenduko dituzte sormen kultural ezberdinetan Mixel Etxekopar musikari eta jaialdiaren antolatzaileak esan digunez. 1990etik egiten dute festibala, euskal kultura beste tokietako kulturarekin lotzea dute asmoa. Antzerkia, gaualdia, kaleko musika, animazioa eta denetarik izango da Gotaine-Irabarnen.