Preso eta senideen asistentzia bermatzeko Kinkea abian du Etxeratek

Berriki euskal presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bere gain hartu ditu Etxeratek. Horrek presoen senide eta lagunen elkartearen aurrekontua hirukoiztera eraman du. Honi aurre egiteko ezinbestekotzatu dute herriaren elkartasuna, Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaleak esan digunez. Kinkea izeneko produktu promozioa hasi dute. Aurten lau promozio egingo dira. Lehena aurki amaituko da, eta Zigor Merodiok egindako litografiaren 20 mila ale saltzea dute helburu. 25 euroren truke litografia jasoko da etxean eta trukean sari ekonomiko paregabea duen zozketan sartuko dira ekarpena egiten dutenak.

Loading player...
|2018/03/16 13:32
Kinkea_etxerat
Kinkea produktu promozioa Etxeratek abian jarri du (@EtxeratElkartea)

.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK