Estatu espainiarrak gaur egun espetxe politikaren arazoei aurre egiteko duen ezkortasuna eta salbuespeneko espetxe politika aldatu ez, baizik gogortu eta defendatzen duten sektoreen presioengatik, ez dute irtenbiderik hobetsi. Ez dugu guk esaten, beraien legeak horren adierazle dira. Eta, hain zuzen ere, presoen bizitzak beraien esku daude. Baina bizitzak zaintzeaz urruti, zaintza hori egoera jasangaitzetara eramateko xedea dute, zigorrei zigorra erantsiz eta espetxeak suposatzen duen oinazeari sufrikario gehiago ezartzeko. Ondorioa, heriotza
Heriotzaren arrazoien espekulazioek espetxe barruko zein kanpoko gure senideen ardura duten pertsonen erantzukizuna garbitzeko erabiltzen dute soilik. Pertsona bati, muturreko egoera bat inposatzen zaionean, isolamendu egoera luze eta amaigabe bat ezarriz, espetxeko eskubide murritzei murrizketa gehiago aplikatzen zaienean, ezin dugu heriotza natural edo suizidioaz hitz egin. Politika kriminal baten eraginez eta hartutako erantzukizunetaz hizketan ari gara. Heriotza hau ekidin zitekeen eta ez dute ekidin nahi izan. Inoiz ez dute ekidin nahi izan, eta larriena, egun, ez nahi izatea da.
Beste behin deia luzatzen diogu euskal gizarte, eragile eta Instituzioei. Indarrak bikoiztu, hirukoizteko beharra daukagu, behin betiko irtenbide baten beharra daukagulako. Beharrezkoa bezain urgentea baita. Ezin dugu sufrimendu eta heriotza gehiagorik gehitu gure zerrenda odoleztatuan.
ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!!!