Leitzako institutuan irakasle gisa egiten du lan Endara Mitxelenak. Irakasle emakume gehienek egin dutela greba azaldu digu, eta baita ikasle emakumeek ere. “Emozionatuta” sentitu direla kontatu digu, eguerdiko 12:00etan herriko Kale Nagusian bildu den jendetzarekin.