77 urte ditu Kontxita Beitiak. Donostialdeko ikastolen sorrera mugimeduko bultzatzaile izandakoa, Elbira Zipitria maestrari esker ohartu zen gizonek bezain beste eskubide zituela berak ere "pertsona naizelako". Bere bizitza erabat aldatu egin zen dela 7 urte. Senarra gaixotu eta zaintza lanak hartu du bere egunerokoa "zahartzaroa oso gogorra da eta ez gaude prest" dio. Borrokalari sutsua izan da Kotxita, bere garairako emakume aurreratua. Orain, dena lasaia beharko lukeenean, aurrez aurre badu beste borroka bat, jendartea ez dago prest. Nor arduratzen da zaintzaz?