Ana Galarraga

Ilargiaren urteaz

Urtearen hasieran, “Ilargiaren urtea” izango zela iragarri zuen batek baino gehiagok. Izan ere, Ilargia helburu zuten hainbat egitasmo zeuden planifikatuta epe motzera, eta zurrumurru bat ere zabaldu zen: 2018a gizakia berriro Ilargira eramango zuen urtea izan zitekeen.

Audio_placeholder

Ilargiaren urteaz

Loading player...
Talaiatik Ana Galarraga
Talaiatik Ana Galarraga

Beste askotan bezala, ordea, urrutiko intxaurrak 14, gerturatu eta lau. Egia da misioak egingo direla, baina ibilgailu robotiko eta zunden bidezkoak izango dira. Ez dute eskifaiarik emango. Beraz, ez, gizakiak ez du aurten zapalduko Ilargia.

Hala ere, bada urrutirago joan, eta Ilargian base iraunkor bat jartzeaz hitz egin duenik. Hain zuen, duela bi urte han base iraunkor bat jartzeko asmoa zuela adierazi zuen ESAko zuzendari berriak. Izena ere eman zion, Moon Village.

Hori bai, aitortu zuen gutxienez hogei urte beharko direla hori lortzeko. Lehenago joango ote da gizakiren bat ilargira! Eta behin eskatzen hasita, emakumea izan dadila, ezta? Bada garaia!

Nahi izanez gero, irakurri Ilargirako egitasmoei Moon Villageri buruzko xehetasun guztiak Elhuyar aldizkarian: “Ilargia, hain hurbil, hain urrun”