Gailu guztietara egokitutako online plataforma honetan, familiek beraien seme-alaben, -hezkuntzak duen informazioa- ikusi ahal dute; notak, espediente akademikoak, eskola egutegia, ikasgaiak eta hauen irakasleen datuak eta komunikaziorako kanalak, posta elektronikoan bidez harreman zuzena bertotik lantzeko aukera dugu.
Ikastetxe bakoitzaren kudeaketari lotuta, ikasle bakoitzaren kontuan jantoki zerbitzuarekiko informazioa ere badugu eskuragarri, eta garraio zerbitzuaren informazioa ere jasoko dugu. Bekak ere kudeatu ahal izango ditugu zuzenean plataforma honetatik eta hauen jarraipena egin. Kontu berean, baliabide didaktiko ugari ere baditugu eskura. Bertan formakuntzarako laguntza garrantzitsuak izango ditugu gai ezberdinetan sailkatuta eta ikasturte ezberdinetara egokituta.
Komunikazio sistema hau orain arte ikastetxe bakoitzaren esku egon da, merkatuan badaude jadanik hainbat plataforma aukera zabalagoak ematen dituztenak ere, baina Familien Gunea proiektuarekin ikastetxe guztiek, publikoak bai itunpekoak izango dute hezkuntzaren plataforma erabilgarri. Hori bai, erabili ahal izateko lehendabizi erabiltzaile modura erregistratu beharko gara, horretarako posta elektronikoa eman beharko dugu aplikaziora sartzeko, eta gure NAN(Nortasun Agiri Nazionala) edo AIZ (Atzerritar Identifikaziorako Zenbakia), datu honi esker lotuko digute gure seme alabekin.
Aplikazio honetara sartzeko, gure nabigatzailean ikasgunea.hezkuntza.net helbidea jarri behar dugu. Aurrerapauso interesgarria hezkuntzan teknologiarekiko.