Gure azken lana ere euskal gizarteari zuzendu diogu. Urtarrilaren 26an egin genuen publiko. Beste errealitate bat, dispertsioaren beste ertz bat: Dispertsioa adin nagusikoen gain. Pertsona hauei, derrigorrean egin behar dituzten ehunka kilometroko desplazamenduek suposatzen diena, bidaia bakoitzeko ordaindu behar duten osasun kuota. Eta nola ez, adinarengatik edo osasun arazoengatik bidaiatu ezin dutenean suposatzen dien sufrimendua eta higadura psikikoa. Norabide honetan, senideak ere ordulariaren aurkako lasterketa propioa jasan behar dute, denboraren aurka, adinaren mugen aurka.
Hurrengo hilabeteetan, hitzaldi eta mahai inguruen bitartez garatuko dugu aurkeztutako lana hainbeste senideri eragiten dien errealitatea ikustarazteko. Ez dugu errukirik nahi. Ez da hori bilatzen eta behar duguna. Dispertsioaren ondorioak ezagutuak izatea da bilatzen duguna, behar duguna. Gobernuen borondatez, milaka herritarrek sufritzen dutena. Horrenbeste pertsonen kalbarioa ezin da ezinikusia izan ezta ahaztua geratua izan.
Etxean eta bizirik nahi ditugu.