IHESaren kontrako tratamendua asten behin hartu ahal izateko, pilula eranginkor bat garatu dute. Egungo tratamendu erretrobiralak oso eraginkorrak dira, baina derrigor egunero-egunero hartzea eskatzen dute, eraginkor izango badira. Hainbat ikerketak erakutsi dute gaixoen % 30ek bakarrik hartzen duela behar bezala, eta birusak botikekiko erresistentziak garatzea eragin dezake horrek. Horren harira astean behingo pilula garatu nahian dabiltza Harvard Medical School-eko ingeniari biomedikoek, dagoeneko frogatu dute txerrietan eraginkorra dela. Xehetasun gehiago, Elhuyarreko Quark zientzia saioan.