Joxean Etxeberria “Pozik nago libre nagoelako, baina kezkatuta dispertsioak jarraitzen duelako”

Kalean, libre da dagoeneko 18/98 auziko azken presoa. Sorian, sorterritik 270 kilometrora egin ditu Joxean Etxeberriak azken urteak eta gaur berreskuratu du askatasuna 11 urte ta erdi kartzelan igaro ostean.

Loading player...
|2018/01/04 14:33
Etxeberria-aske
Joxean Etxeberria, en libertad.

Zehazki, 18/98 sumarioaren auziko Enpresak atalean zigortu zuten eta hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Eguerdi partean egin diogu elkarrizketa. Ordurako jada Leitzan zegoen Etxeberria, Soriara bila joan zaizkion senide eta lagunekin. Askatasuna berreskuratu duelako “pozik” sentitzen dela kontatu digu, nahiz eta, kezka ere baduen “dispertsioa bere horretan mantentzen delako”. Goizeko 08:00ak pasatxo zirenean irten da espetxetik, eta bertan zituen zain senide eta lagunak. Herrian, Oiartzunen, arratsaldeko 18:00etan egingo diote harrera.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK