"Nafarroako Parlamentuan, euskaldunok zigortzeari atea irekiko diote UPNk, PSNk, PPNk eta I-Ek"

Joan den larunbatean, 'Bide eman euskarari' lelopean, Iruñean egindako manifestazioari begira jarri da euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbao. Kezkagarria deritzo, oraindik ere, hizkuntza berdintasuna aldarrikatzen ibili beharrari.

Audio_placeholder

"Nafarroako Parlamentuan, euskaldunok zigortzeari atea irekiko diote UPNk, PSNk, PPNk eta I-Ek"

Loading player...
Paul Bilbao
Paul Bilbao

Lan Eskaintza Publikoko zerrenda bakarra atzera botatzeko PSNren estrategiari erreparatuta, pauso atzerakoia iruditzen zaio, eta borondate politikoarekin zerikusia duela esan du. Oraingo gobernuak bidegabekeriari amaiera eman nahi izan badiote ere, oposizioak eta gobernuaren parte den Izquierda-Ezkerrak bat egingo dute horren aurka. Bilbaoren ustez, larria da, euskaldunen aurkako neurriak sustatzeko, Izquieda-Ezkerra oposizioarekin lerratu izana.