Amaia Elu

Blocks, Errealitate Birtualerako 3D edukiak sortzeko Google-en aplikazio berria

Aurreko saioan, Errealitate Birtuala bizitzeko Poly, Google-en 3D objektuen liburutegi berria aurkeztu genuen, oraingoan 3D objektu hauek edozein erabiltzailek diseinatzeko eta kreatibitatea sustatzeko debaldeko Google-en Block aplikazioa aztertuko dugu.

Audio_placeholder

Blocks, Errealitate Birtualerako 3D edukiak sortzeko Google-en aplikazio berria

Loading player...
Talaiatik Amaia Elu
Talaiatik Amaia Elu

Orain arte, errealitate birtualerako 3D edukiak egiteko profesional baten laguntza behar izan dugu, programa hauek ezagutza handia behar duten profesionalak baitira, diseinua eta programazioa lotzen baitute. Orain, Blocks aplikazioari esker edonork edukiko du gaitasuna 3Dn sortzeko edukiak errealitate birtualerako edo errealitate areagoturako.

Aplikazio honekin aurrerapauso bat eman du Google-ek errealitate birtuala eta 3D edukien sortze prozesua errazteko erabiltzaile guztien artean, falta zen azken bultzada denon eskura izateko teknologia berri hauek.

Blocks aplikazioarekin edonor izango da gai 3Dn sortzeko eszenatoki bat edo edozein objektu modu erraz batean forma geometrikoen bidez, eta sortutako eduki hauek elkarbanatzeko aukera ere izango dute beste erabiltzaile batzuekin elkarlana sustatzeko. Izan ere, erabiltzaile arrunten artean, 3Dn sortzeko jakin behar den ezagutza faltaren arazoa konpondu nahi izan dute  aplikazio honekin eta ez modu basikoan bakarrik, emaitza onak lortzeko aukera izanik ere.

Errealitate birtuala esperientzia bizitzeko, momentuz bakarrik da posiblea erabiltzea Blocks Oculus Rift eta HTC Vive betaurrekoetan edo gama altuko pc-etan, baina pixkana pixkanaka aplikazioa hauei esker denon eskura izango ditugu teknologia altuenak edonor izan dadin gai bere proiektuak burutzeko.