"Kontsulta hutsetik haragoko eskaintza da 'Ondarebideak', ibilbide digitalak osatzeko aukera"

'Ondarebideak' proiektuari buruzkoak ekarri ditu Saroi Jauregi Aiestaran, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak gurera. Ondare digitala atzitu erabili eta interpretatzeko modu berri gisa definitzen duten egitasmoari dagokionez, zehaztu du Euskal Herriko zenbait museo, liburutegi eta artxibotako ondare digitala biltzen duela.

Audio_placeholder

"Kontsulta hutsetik haragoko eskaintza da 'Ondarebideak', ibilbide digitalak osatzeko aukera"

Loading player...
Saroi Jauregi
Saroi Jauregi

Erabiltzaileek interaktuatzeko aukera dute bertan, Jauregiren hitzetan, ondarearen interpretazio propioak egiteko eta nork bere historia eraikitzeko parada. Proiektuak bigarren urtea du, eta datorren hiletik aurrera ere hazten jarraituko du, adibidez, Wikipediako euskarazko hainbat elementu gehituko dizkiotelako.