"Nire burua ikusi nuen borrokan. Ikusten nuen aukerak egon zitezkeela aurrera egiteko"

Lo gutxi eginda erantzun ditu gure galderak gaur Sustrai Colina bertsolariak. BECen egindako lanarekin asetuta "nire burua borrokan ikusi nuen, ikusten nuen aukerak egon zitezkeela aurrera egiteko, eta prest nengoen etor zitekeen guztirako" esan digu Colinak. Gustora gelditu zen lanen inguruan galdetuta "arratsaldeko bi ofizioak" esan du asko pentsatu gabe, eta gehitu "beste pitzelakada batzuekin ere bai".

Audio_placeholder

"Nire burua ikusi nuen borrokan. Ikusten nuen aukerak egon zitezkeela aurrera egiteko"

Loading player...

BECeko hurrengo egunean solasaldi berezia egin dugu Kalegorrianen. Bertsolari Txapelketa jarraitu duten Jon Garmendiak eta Mirari Martiarenak hartu dute parte.