"Kirolak eta euskarak loturak sortzeko balio dute, biak batuta, sarea indartzen da"

Euskararen erabilera arlo informalean indartzea gakoa iruditzen zaio Estiñe Astorkiari, kirol arloa nabarmendu du, besteak beste. Gernika-Lumoko Udalak bidea urratu omen du kirolean euskara sustatzeko, kirol arloa erreferentea delako herri horretan. Astorkiari iruditzen zaio, gainera, euskarak eta kirolak, biek loturak sortzeko balio dutela.

Audio_placeholder

"Kirolak eta euskarak loturak sortzeko balio dute, biak batuta, sarea indartzen da"

Loading player...
Estiñe Astorkia
Estiñe Astorkia

Biak batzean, berriz, eragina biderkatzen dela iruditzen zaio eta horrekin lotu du abenduaren 24rako Gernika-Lumon antolatutako 'Abixadan' egitaraua. Hainbat kirol elkartek parte hartzen dute horren antolaketan, nor berean jarduteari utzi, eta herriari zerbait emateko.