Aurtengo edizioak Waliñoren semearen irakaslearekin izandako bilerarekin bat egin du. Hark esan zion gurasoek ez dutela libururik erosten, ondorioz, etxean ez dela irakurzaletasunik sustatzen. Durangora iritsita, haur literaturako argitaletxe bateko arduradunek berretsi egin zioten irakasleak esandakoa. Waliñok beretzat eta semearentzat ere erosi zuen Durangon, ohikoa duenez, eta semeak liburua ikasgelara ere eraman zuen. Baina etxera bueltan, kontatu zuenez, ia gelakiderik ez zen joan Durangoko Azokara.