Narbaizari arraroa iruditzen zaio EAEn hazi eta hezita, Laboaren berririk ere ez izatea, haren kantu bakar bat ere ez ezagutzea. Aitzitik, uste du euskal hiztunok inguratzen gaituzten erdal kulturetako erreferenteen berri badugula. Horregatik, euskarazko hezkuntzan adoktrinatu egiten denaren usteari balioa kendu dio.