Abenduaren 8ko eguna entziklopedia kolaboratibo horri eskaini diote eta zortzi orduko programa garatu dute K@bia gunean. Azkue Fundazioak ere bere ekarpena egin nahi izan dio Wikipediaren egitasmoari eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin duen hitzarmenaz baliatuz “wiki photocalla” muntatu dute Durangoko Azokan. Ateratako argazkiek sortzaileei buruzko artikuluak osatzeko eta berriak idazteko balio dute Acasusoren hitzetan, eta, beraz, euskal kulturaren inguruan eskuragarri dagoen jakintza aberasteko.